Guri buruz
Gertutasuna da gure hitz magikoa, haur, nerabe zein familiak eta helduak, hau da, gizarteari orokorrean, Garapen Pertsonala, Abentura eta Heziketa Praktikoaren (GAHP) bitartez, naturarekin harremana eta gizarteratze naturalago bat eskeintzen degu
Beñat
–Hezitzailea eta mendiko gidaria
Hamabost urte baino gehiagoko esperientzia daukat haur zein nerabeen heziketaren arloan. Kirola, mendia eta gizarte harreman osasuntsuak bultzatzen ditut, garapen pertsonalerako ezinbesteko elementuak izan bait dira neretzako.
Miriam
–Hezitzailea eta bidai koordinatzailea
Esperientzia berriak eta leku desberdinak ezagutzea da nere zaletasunetako bat. Naturak eskaintzen dituen paisaiak eta aukerak erakustea det gustoko. Txikitatik balore hauek zabaltzearen aldekoa naiz eta horregatik urteak daramatzat haur zein nerabeen arloan.
Miriam
–Hezitzailea eta bidai koordinatzailea
Esperientzia berriak eta leku desberdinak ezagutzea da nere zaletasunetako bat. Naturak eskaintzen dituen paisaiak eta aukerak erakustea det gustoko. Txikitatik balore hauek zabaltzearen aldekoa naiz eta horregatik urteak daramatzat haur zein nerabeen arloan.
Heziketa, komunitatea, gertutasuna, giza harremanak, parte hartzea, horiek dira gure hiztegian azaltzen diren hitz nagusietako batzuk, horregatik, aisialdian zein zaintzan, balore horiek lantzen ditugu, zure haur, nerabeen zein helduen heziketaren parte izaten
Zerbitzuak

Ludoteka / Jolas txokoa
Ludoteka ez da haurren aparkaleku bat, hezteko leku bat baizik! Zatoz gurekin eta jolasean hezi zaitez.

Goiz txokoa / Zaintza
Goizean lana dezu eta haurra ez dezu norekin utzi? Guk lagunduko zaitugu! Gainera, heziketaren parte izango gera.

Udaleku parte hartzaileak
Haur zein nerabeen behar eta nahietatik antolatzen ditugun udalekuak. Beraiek, udalekuen antolaketaren parte izaten.

Udaleku ibiltariak
Bizi daitekeen esperientziarik onena! Zatoz gurekin Euskal Herriko leku desberdinak ezagutzera!

Aste Santua
Aisialdian, eskolatik atsedena hartuz, animatu zaitez antolatzen ditugun ekintza berezietara, ez geratu etxean edo mugikorrari begira!

Eguberriak
Garai honetan eta bizi garen lekuan dagoen eguraldia dela eta, ez pentsa ezingo dezula ondo pasa, guk, zuretzako aukera ugari dauzkagu!
